Sakanako Futbol Topaketak: apirilaren 28an kimuen jarduna Ziordian

Guaixe 2019ko api. 25a, 09:21

Ziordiak kimuen 14. jardunaldia hartuko du goizeko 10:00etatik aurrera. Benjaminek maiatzaren 5era arte atsedena hartuko dute

Aurreko asteburuan Olaztin Sakanako Futbol Topaketen barruan benjaminen 9. jardunaldia jokatu eta gero, asteburu honetan, Aste Santuko oporrak izanik, ez da topaketen partidarik jokatuko. Aste Santuaren ondoren, apirilaren 28an, berrekingo zaie Sakanako Futbol Topaketei. Egun honetan kimuen mailako 14. jardunaldia jokatuko da Ziordian, lau partida guztira. Benjaminen mailakoek maiatzaren 5era arte hartuko dute atsedena.

Sakanako Futbol Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea.

Sakanako Futbol Topaketak
Kimuen 14. jardunaldia apirilaren 28an Ziordian
10:00    Urdiain – Lagun Artea 07
11:00    Etxarri Aranatz 1 – Lagun Artea 08A
12:00    Etxarri Aranatz 1A – Lagun Artea 081
13:00    Etxarri Aranatz A – Tipi Tapa