Gizonezkoak eta emakumezkoak pilotaka Irurtzunen eta Arakilen

Guaixe 2019ko api. 29a, 12:54

XXVII. Irurtzungo eta Arakilgo Pilota Txapelketa eta I. Emakumezkoen Domingo Nagore Memoriala daude jokoan

Afizionatuen mailako puntako pilotariak parte hartzen ari dira XXVII. Irurtzungo eta Arakilgo Pilota Txapelketan. Baina gizonezkoen Irurtzungo eta Arakilgo Pilota Txapelketarekin batera, Irurtzungo Biaizpe taldeak emakumezkoen pilota txapelketa antolatu du lehenengoz, I. Domingo Nagore Memoriala, hain zuzen. Memorialeko lehendabiziko jardunaldia apirilaren 22an jokatu zen, eta esan beharra dago lehendabiziko jardunaldia ikusgarria izan zela: emakumezkoek maila bikaina eman zuten eta goi mailako partida estu eta ikusgarriez gozatzeko aukera izan zuten Irurtzunen bildutakoek. Asteazkenean, maiatzaren lehenean, I. Domingo Nagore Memorialeko 2. jardunaldia jokatuko da, 18:00etan, Etxarrengo Aranburu pilotalekuan.

Gizonezkoen XXVII. Irurtzungo eta Arakilgo Pilota Txapelketa
Apirilaren 20ko emaitzak
Mata-Cuairan 22 / Antso-Zezeaga 18

Apirilak 27ko emaitzak
Aznarez-Mateo 12 / Adonis-Aranguren 22
Olano-Mina 22 / Armendariz-Elizegi 17

I. Emakumezkoen Domingo Nagore Memoriala.
1. jardunaldiko emaitzak:
Aldaregia 17 / Bergara 18
Maite Ruiz de Larramendi 18 / Olatz Ruiz de Larramendi 15

I. Emakumezkoen Domingo Nagore Memoriala. 2. jardunaldia, asteazkenean, Etxarrenen:
Aldaregia / Agirre
Olatz Ruiz de Larramendi / Elizalde