GRABNI txapelketako 51 finaletatik 35 finaletan ariko da Nafarroa

Guaixe 2019ko api. 30a, 13:55

Asteburuan jokatuko dira finalak eta Nafarroako selekzioak trinketeko 14 final eta ezker paretako 21 final jokatuko ditu

Afizionatuen pilota txapelketa ezagunetakoa da GRABNI, Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko pilota selekzioen artekoa. Ostiralean eta larunbatean txapelketako finalak jokatuko dira. Trinketekoak Hendaian, Urruñan eta Irunen jokatuko dira eta ezker paretako frontoiko finalak Hendaian, Donibane Lohitzunen, Biriatun, Oiartzunen eta Hondarribian.

Guztira 51 final jokatuko dira, 17 trinketean eta 34 ezker paretako modalitateetan. Nafarroako selekzioak jokatuko ditu final gehien, 51 finaletatik 35 finaletan aritzeko sailkatu baita Nafarroako selekzioa: trinketeko 17 finaletatik 14 finaletan eta ezker paretetako 34 finaletatik 21 finaletan aritzeko txartela lortu du Nafarroak. Nafarroa da GRABNI txapelketa irabazteko faboritoa.