Elomendiko txapelketa: Zalduak bihar jokatuko du Ardoiren kontra

Guaixe 2019ko api. 30a, 11:03

Elomendiko Futbol Txapelketa. 24. jardunaldia: Zaldua – Modernillo (atzeratuta)

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 24. jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zaldua Modernilloren kontra jokatzekoa zen, baina partida atzeratu egin zuten. Ligako liderra Bidezarra taldea da (48 puntu), Elomendi bigarrenarekin eta Barasoain hirugarrenarekin puntutara berdinduta, eta Zaldua laugarrena da (41 puntu), aurrekoak baina bi partida gutxiagorekin.

Hurrengo jardunaldian Zalduak 36 punturekin sailkapenean bosgarrena den Ardoi-Poukas izango du aurkari. Partida bihar jokatuko da, maiatzaren lehenean, Zizurren.