Nafarroa Xtrem: Lopez 45.a luzean eta Ganboa 15.a ertainean

Guaixe 2019ko mai. 1a, 14:39

Guztira 1.100 korrikalari lehiatu ziren larunbatean Zubirin jokatutako Nafarroa Xtrem mendi lasterketan. 68 km-ko proban Jose Julian Lopez altsasuarra 45.a sailkatu zen eta 33 km-koan Aritz Ganboa 15.a iritsi zen helmugara

Larunbatean 1.200 korrikalarik baino gehiagok parte hartu zuten Zubirin antolatutako Nafarroa Xtrem (NX) mendi lasterketan. Bost modalitateren artean aukeratu zuten korrikalariek: NX68 km, NX33 km, NX33 km Bikoteka, NX21 km eta NX33 km+21 km.

Proba gogorrena NX68K izan zen, 68 km eta 4.000 m desnibel positibokoa. Guadalajarako Campillo de Ranasko Sergio Tejerok eta Salamancako Navasfriasko Alvaro Ramosek elkarrekin egin zuten ibilbidea eta aurreko errekorra apurtu zuten. Tejero izan zen lehena (7:04:06) eta Ramos bigarrena, denbora berean. Emakumezkoetan Abadiñoko Silvia Trigueros gailendu zen (8:48:36). Jose Julian Lopez altsasuarra 45.a iritsi zen helmugara (8:53:22), lehen sakandarra.

NX33K proban sakandarren parte hartze handiagoa izan zen. 33 km eta 1.890 metroko desnibel positiboa zuen lasterketa oso estua izan zen eta, azkenean Imanol Larrañaga azkoitiarra (2:50:15) gailendu zitzaion Raul Amatriaini (2:54:59). Emakumezkoetan Amaia Amantegi bizkaitarrak irabazi zuen (3:20:39). Aritz Ganboa arruazuarrak proba bikaina egin zuen eta 15.a iritsi zen helmugara (3:10:04). Bikotekako sailkapenean Jokin Bereziartu eta Javier Gasanz laugarrenak sailkatu ziren (3:30:35) eta Arkaitz Munarriz eta Ioana Lopez 20.ak (4:25:41).

Sakandarrak Nafarroa Xtrem lasterketan
68 km (4.000 m. desnibel +)
1.Sergio Tejero (Guadalajara)    7:04:06
45.Jose Julian Lopez (Alts.)    8:53:22
317.Ruben Garcia (Alts)    13:18:43

33 km (1.890 m. desnibel +)
1.Imanol Larrañaga (Azkoitia)    2:50:15
15.Aritz Ganboa (Arru.)    3:10:04
31.Aritz Munarriz (Etx.)    3:22:14
45.Jokin Bereziartu (Alts)    3:30:35
46.Javier Gasanz (Alts)    3:30:35
55.Mikel Satrustegi (Arru.)    3:34:06
145.Ibon Ubeda (Etx.)    3:59:45
226.Arkaitz Munarriz (Etx.)    4:25:41
227.Ioana Lopez (Etx.)    4:25:42
319.Juan Carlos Cano (Alts) 5:04:00