Sakanako Futbol Topaketak: kimuak Lakuntzan eta benjaminak Ziordian

Guaixe 2019ko mai. 2a, 13:47

Igandean Lakuntzak kimuen 15. jardunaldia hartuko du eta Ziordiak benjaminen 10. jardunaldia, goizeko 10:00etatik aurrera

Igandean Sakanako Futbol Topaketen bi jardunaldi jokatuko dira. Batetik, Ziordian kimuen 15. jardunaldia egongo da jokoan, goizeko 10:00etatik aurrera, eta hiru partida jokatuko dira. Eta, bestetik, Lakuntzak benjaminen 10. jardunaldia hartuko du goizeko 10:00etatik aurrera. Kasu honetan 5 partida jokatuko dira guztira.

Sakanako Futbol Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea.

Sakanako Futbol Topaketak
Kimuen 15. jardunaldia igandean Lakuntzan
10:00    Tipi Tapa – Lagun Artea 08
11:15    Lagun Artea 07 – Etxarri Aranatz A
12:30    Urdiain – Etxarri Aranatz 1

Benjaminen 10. jardunaldia, igandean, Ziordian
10:00    Aralar Mendi – Urdiain
10:50    Sutegi A – Altsasu A
11:40    Altsasu C – Betelu
12:30    Sutegi 1 – Altsasu B
13:20    Etxarri Aranatz 1 – Etxarri Aranatz A