Udako jaialdi eskaintza zabala eta oso antzekoa topatuko dugu. Ia kartel bera errepikatzen da sistematikoki. Jarraitzaile edo “fan” fenomenoa ere globalizatua dago. Mundu guztiak musika bera entzuten du eta “trending topic” den edozein ikuskizunerako sarrerak lortzeagatik borrokatzen da, gustukoa izan ala ez. Sakonago bilatzen badugu, musika ona ekartzeaz gain, beste kultura batzuetara hurbiltzen gaituzten eskaintzak aurkitzen ditugu.
PIRINEOS SUR – FESTIVAL INTERNACIONAL DE LAS CULTURAS. Sallent de Gallego – Lanuza (Huesca)
Bere ezaugarri nagusia, zalantzarik gabe, aniztasuna da. Oholtza gainetik Los Tigres del Norte, Orishas, Paco de Lucia, The Wailers, Ruben Blades eta era askotako artisten abar luze bat. Egunean zehar, kale animazioa, azoka, kartela osatzen duten artisten herrialdeetako kulturarekin erlazionatutako tailerrak eta ekimenaren protagonistetako bat den lakuko auditorioa baino txikiagoa den beste eszenatoki bat izaten da. Eszenatoki handia lakuaren barruan kokatzen da eta auditorio natural ikusgarria osatzen da. Eta honetaz gain, Tenako haranak aisialdi aktiborako ekintza ugari eskaintzen ditu mendiaren erdian.
HUERCASA COUNTRY FESTIVAL. Riaza (Segovia)
Sustrai amerikarra duen musikan zentratzen da eta garai eta mota guztiak hartzen ditu. Egun country musikaren lehen mailan aritzen diren taldeak hurbiltzen dizkigu, musika honek mendebaldeko pelikulak gogora ekartzen dizkigun arren, inoiz baino biziago dagoen musika mota baita.
Bizitza osasungarria eta landa eremuaren inguruko tailerrak izaten dira etxeko txikientzako, countrya musika baino gehiago da eta, bizimodu bat da.
Jaialdia igandean bukatzen da herriko plazan Country Line Dance kontzentrazio batekin, asteburuan zehar, tailerren bitartez ikasi daitekeena. Ipar Amerikako kultura hobeto ezagutzeko aukera eta haurrekin joateko aukera on bat da, familientzako prestatua baitago.
HONDARRIBIA BLUES FESTIVAL. Hondarribia (Gipuzkoa)
Sustrai amerikarra duen musika mota bati buruz hitz eginen dugu berriz, baina Hondarribia bi kontinenteen arteko topaketa da. Chicagotik Norvegiara bidaiatu dezakegu Kataluniatik igaroaz. Bartzelonako Blues Societat presente egon baita beti Hondarribian, bluesak mugak gainditu eta toki eta garaietara egokitzen jakin duenaren adierazle.
Egunean zehar Hondarribiako paisaiako toki esanguratsuetan kokatzen diren eszenatokiak izaten dira eta arratsaldeko lehen orduetatik aurrera, kaleak musikaz betetzen dira.
Aurretik aipatu jaialdietan bainoa gutxiago, baina haurrentzako ekintzak ere izaten dira.
Eta nola ez, preziorik ez duen ingurune eta gastronomiarekin kontatzen dugu. Jaialdiak berak ere preziorik ez du, kontzertu guztiak doakoak baitira.