Lanbide Heziketa bertatik bertara

Guaixe 2019ko mai. 6a, 15:20

Gazte bat Sakana Lanbide Heziketa isntituturantz.

Bihar ate irekien jardunaldia izanen da Sakana Lanbide Heziketa institutuan, 08:15etik 19:00etara.

Nafarroako Lanbide Heziketan aurre inskripzioa egin nahi dutenek gaurtik ostiralera arteko epea dute horretarako. Profesio adar ugaritan Erdi eta Goi mailako graduetako zikloak eskaintzen dira. Altsasun dagoen Sakana Lanbide Heziketa institutuak bere eskaintza eta ikastetxea bera ezagutarazteko ate irekien jardunaldia antolatu du biharko, 08:15etik 19:00etara. Akaberan otamena izanen da.

Altsasuko institutuaren Lanbide Heziketako eskaintza honakoa da  Goi mailako zikloetan: industria mekatronika eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa (ikasketa duala). Horietaz gain, Erdi mailako honako zikloak ikas daitezke Sakana Lanbide Heziketa institutuan: mantentze-Lan elektromekanikoa, soldadura eta galdaragintza, araubide bereziko kirol ikasketak bai mendi ertaina bai eskalada eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntza (euskaraz).


Horietaz aparte, Oinarrizko Lanbide Heziketako merkataritza zerbitzuak ikasketak egin daitezke Altsasun. Lanean ari diren langileak titulazioa lortzeko profesio ziurtagiriak lortzeko ikastaroak ere badaude.