Zalduak 2 eta 4 irabazi zion Unzitiri

Guaixe 2019ko mai. 7a, 12:12

Elomendiko Futbol Txapelketa. 25. jardunaldia. Unziti 2 – Zaldua 4

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 25. jardunaldia jokatu zen eta Arakilgo Zaldua taldeak Unzitiren kontra jokatu zuen. Ongi ibili ziren arakildarrak eta 2 eta 4 irabazi zioten Unzitiri.

Etxeko taldea, Elomendi, da Elomendiko Futbol Txapelketako liderra (51 puntu) Barasoain bigarrenarekin puntura berdinduta. Bidezarra hirugarrena da, 48 punturekin, eta Zaldua laugarrena, 44 punturekin.

Asteburuan Zalduak Bidezarra taldea hartuko du Lekunberrin.