Nafarroa, GRABNIko ezker paretako frontoiko txapelduna

Guaixe 2019ko mai. 7a, 12:53

Trinketeko modalitatean Iparraldeko selekzioa gailendu da

Asteburuan Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko pilota selekzioek jokatzen duten GRABNI txapelketako finalak jokatu ziren Iparraldeko eta Gipuzkoako zenbait frontoitan. Nafarroako selekzioa ezker paretako frontoiko txapelduna izan zen, jokatu zituen 21 finaletatik 12 irabazi eta gero. Ezker frontoian, Bizkaiak 9 txapel lortu zituen eta Gipuzkoak 8. Baina trinketeko txapelketa Iparraldeko selekzioak irabazi zuen, 7 final irabazi eta gero. Nafarroa trinketeko txapeldunordea izan zen, jokatutako 14 finaletatik 5 irabazi eta gero.