Sakandarrak oso ongi Nazioarteko Gipuzkoa Klasikoan

Guaixe 2019ko mai. 8a, 10:32

Igor Arrieta, Jon Gil, Aitor Alberdi, Iker Mintegi eta Unai Aznar Nafarroako selekzioarekin aritu ziren eta erasoan eta aurreko postuetan ibili ziren. Igor Arrieta zortzigarrena sailkatu zen

Asteburuan junior mailako Nazioarteko Gipuzkoa Klasikoa jokatu zen (112 km). Nafarroako junior mailako selekzioarekin 7 txirrindularik hartu zuten parte, horietatik 5 sakandarrak: Sakana Group-Aralar taldeko Igor Arrieta eta Aitor Alberdi, Burundako Quesos Albenizko Iker Mintegi eta Unai Aznar eta Lizarteko Jon Gil. Beraiekin Nikolas Agirre eta Jon Jurio lehiatu ziren.

Lasterketak ibilbide oso gorabeheratsua zuen eta Kometa eta Direct Energie taldeko bi txirrindularik ihes egin zuten. Nafarroako Unai Aznarrek atzetik erasoa jo zuen, ihes egindakoak harrapatzeko, baina 15 km pasata tropelak harrapatu zuen. Aurrerago, Igor Arrietak etapa garaipena jokatu zuen taldean sartzea lortu zuen eta Uharte Arakilgo txirrindularia bikain aritu zen, erasokor eta taldetxoaren ardura hartzen. Tamalez, Kometa Cycling Team taldeko Carlos Rodriguezek erasoa jo zuen eta Gipuzkoa Klasikoa irabaztea lortu zuen (2:50:25). Igor Arrieta 8.a sartu zen, 33 segundora. Jon Gil 48.a sailkatu zen, 1:18ra, Aitor Alderdi 49.a, 1:18ra, Iker Mintegi 71.a, 2:32ra, eta Unai Aznar 87.a, 7:37ra. Taldekako sailkapena Kometa Cycling Team taldeak irabazi zuen eta Nafarroa bosgarrena sailkatu zen.