Irurtzungo Kirol Jardunaldiak: automobilismoa eta motoziklismoa protagonista gaur

Guaixe 2019ko mai. 8a, 11:34

Juan Mari Oliasek eta Garikoitz Goñik bere motorra eta autoa jarriko dituzte ikusgai Kultur Etxe aurrean eta 19:30ean mahai inguruan parte hartuko dute

Gaur, maiatzaren 8an, asteazkenean, motoziklismoak eta automobilismoak izanen dute protagonismoa Irurtzungo Kirol Jardunaldietan. Juan Mari Olias motoziklismo pilotuak (Olias Racing Team) eta Garikoitz Goñi automobilismo pilotuak, Arakil Motorsport Eskuderiako presidenteak, beraien lehiaketetako motorra eta autoa jarriko dituzte ikusgai Irurtzungo Kultur Etxe parean, 16:00etatik 20:30era. Puntako motorra eta autoa zuzenean ikusi eta galderak egiteko aukera izanen dute bertatik pasatzen direnek. Ondoren, ʺMotoziklismoa eta automobilismoa Irurtzunen eta Arakilen” izenburupean, Javier Mariñelarenak gidatuko duen mahai inguruan parte hartuko dute Juan Mari Oliasek eta Garikoitz Goñik, 19:30ean, Kultur Etxean.