Altsasuko Goxua txapelketak baditu txapeldunak

Guaixe 2019ko mai. 8a, 12:16

Larunbatean Altsasuko Gazte Asanbladak eta Pilotajaukuk antolatutako Altsasuko Bikotekako V. Pilota Goxua Txapelketako finalak jokatu ziren, sekulako festa giroa zuen Burunda pilotalekuan

Altsasuko Alde Zaharreko festetan eta primerako giroarekin jokatu ziren Altsasuko Gazte Asanbladak eta Pilotajauku klubak antolatutako Altsasuko Bikotekako V. Pilota Goxua Txapelketako finalak. Txapelketa otsailean hasi zen eta ordutik astebururo partidak jokatu dira Burunda pilotalekuan. 2. mailan 13 bikotek hartu zuten parte, 1. mailan 12 bikotek, banakakoan 10 pilotarik eta emakumeek finala jokatu zuten zutenean, bi bikotek eman baitzuten izena txapelketan. Hortaz, guztira 27 bikote eta 10 pilotari aritu dira Altsasuko Bikotekako V. Pilota Goxua Txapelketako finaletan.

Frontoia beteta zela eta primerako giroarekin, txaranga eta guzti, jokatu ziren finalak. 2. mailan Lizarraga eta Iragi gailendu ziren, Banakakoan Senar, emakumezkoetan Berastegi eta Igoa eta 1. mailan Mazkiaran eta Alustiza. Sari emate ekitaldien Julen Martija pilotaria izan zen, Altsasuko gaztetxekoekin eta Pilotajaukukoekin batera. Txapeldunek txapela jaso zuten, bigarrenek gazta eta ardo botila eta guztiek kamiseta bana.

V. Bikotekako Pilota Goxua Txapelketako finalak
2. maila: Lizarraga-Iragi 18 / Iregi-Ieregi 9
Banakakoa: Mitxaus 12 / Senar 18
Nesken finala: Berastegi-Igoa 18 / Zabala-Mazkiaran 10
1. maila: Mazkiaran-Alustiza 18 / Lopez de Zubiria-Garziandia 16