CBASKek 7. edo 8. postuan bukatuko duen erabakiko da larunbatean

Guaixe 2019ko maiatzaren 9a

Autonomia Arteko 2. mailako 2. fasean 7. edo 8. postuan sailkatzen den erabakitzeko larunbatean partida jokatuko du Zelandin, 18:00etan, Larraona A taldearen kontra

Autonomia Arteko 2. mailako 2. fasea bukatzear dago. Altsasuko CBASK saskibaloi taldeak 7. eta 8. postua erabakitzeko partida jokatuko du Larraona A taldearen kontra larunbatean, maiatzaren 11n, Altsasuko Zelandi kiroldegian 18:00etatik aurrera jokatuko den partidan. Ea irabazi eta Autonomia Arteko 2. mailan 7. postuan sailkatzea lortzen duten saskibaloi jokalari altsasuarrek.