Maravillasen epaiketa udazkenean eginen da

Guaixe 2019ko mai. 9a, 12:16

Epaitegi aurrean kontzentrazioa egin dute goizean. Argazkia: Sare Antifaxista.

Gaur egitekoa zen, baina Nafarroako Gobernuak txosten berria aurkeztu du eta defentsak hura aztertzeko denbora eskatu ondoren etorri da atzerapena.

Iruñeko 4. zenbakidun Instrukzio Epaitegian 22 pertsonaren kontrako epaiketa hastekoa zen gaur 10:00etan. 22en artean lau sakandar daude. Gaztetxearen agorrilaren 17ko husteagatik daude epaituta. Guztiei Iruñeko Nabarreria auzoan dagoen Rozalejo Markesaren Jauregiaren okupazioagatik eraikinaren usurpazio delitu arina leporatzen diete. Zigortuak balira 600 eta 1.800 euro arteko isunei aurre egin beharko liekete.  

Iruñeko 4. zenbakidun Instrukzio Epaitegian 22 pertsonen kontrako epaiketa egitekoa zen atzo. 22en artean lau sakandar daude. Gaztetxearen agorrilaren 17ko husteagatik daude epaituta. Guztiei Iruñeko Nabarreria auzoan dagoen Rozalejo Markesaren Jauregiaren okupazioagatik eraikinaren usurpazio delitu arina leporatzen zaie. Auzipetuak zigortuak balira 600 eta 1.800 euro arteko isunei aurre egin beharko liekete.

Nafarroako Gobernuak gaur bertan auzitegian txostena aurkeztu du. Auzipetuetako batek azaldu digunez, "gobernuak nahi du 22 auzipetuek ordaintzea hustutzea, hura egiteko foruzainek egin zuten operazioa eta eraikinean gobernuak egindako lanak. Erantzukizun zibila leporatu leporatu nahi digu. 1.000 euroko isuna litzatekeena 3.000koa bihurtu daiteke. Guztiena batuta 74.000 eurokoa litzateke. Errepresioaren kostu guztia 22 auzipetuek pagatzea nahi du gobernuak". Gazteak azaldu digunez, "hauteskundeak gertu izanik, ikusten dugu agian Nafarroako Gobernuari ez zitzaiola komeni epaiketa orain egitea".

Gazteen defentsak gobernuak gaur aurkeztutako agiria aztertzeko denbora eskatu du, “defentsa-gabezia” eta “fede txarra” salatuz, ulertzen baitu nahikoa beta izan duela txostena aurretik aurkezteko. Epaileak defentsen eskaera aintzat hartu du eta epaiketa lastailean edo azaroan eginen da. Gaur epaitzekoak ziren lau sakandarrak ez dira Maravillas gaztetxearen husteagatik zigorra jaso dezaketen sakandar bakarrak. Ilbeltzaren 8ko husteagatik protesta egiteagatik errepide mozketa transfeministan parte hartu zuten hiru sakandarrek Mozal Legearen aplikazioagatik isunak jaso ditzakete. Maravillas gaztetxearen bi husteengatik guztira 82 pertsona daude isuna jasotzeko arriskuarekin. Gaur, 19:00etan, Altsasun informazio batzarra eginen dute.

Isunei aurre egiteko hainbat ekimen egiten ari dira. Gaur, 20:00etan, Altsasuko gaztetxean Brigade Loco eta Rudepride taldeen kontzertua izanen da. Bestetik, asteburuan, Iturmendiko San Migel festetan Aritzaga elkartea hartu dute gazteek eta taberna gisa zabalduko dute.