"Errepresio guztiaren kostua 22 auzipetuen gain utzi nahi du gobernuak"

Maravillas gaztetxeare hustearen zergatiak aipatu digu gazte mugimenduko kide batek. Aldi berean, gaur, 19:00etan eginen den informazio batzarrean parte hartzera deitu du. Bestetik, etor litezkeen isunei aurre egiteko Altsasuko gaztetxean gaur, 20:00etan, Brigade Loco eta Rudepride taldeen kontzertua izanen da. Asteburuan, Iturmendiko sanmigeletan, gazteek hartu dute Aritzaga elkartea eta taberna gisa zabalduko dute.