Nekazarien eguneko ospakizunak

Guaixe 2019ko mai. 15a, 08:46
Arakildarrak Itxasperrin.

Arakilen, Arbizun eta Lizarragabengoan gaur ospatuko da.

Egiarretan dagoen Itxasperriko ermita, atzera ere, arakildarren topaleku izanen da San Isidro egunean, nekazarien egunean, gaur. Ohi bezala, Arakilgo hildakoen aldeko meza izanen da ermitan eguerdian. Behin hura despedituta, apaiza kalera atera eta ermita erromanikoaren arkupetik Arakilgo soro eta larreak bedeinkatuko ditu. Hura despeditu ondoren udalak otamena eskainiko die arakildarrei.

Arbizun nekazarien eta abeltzainen egunean udalak auzatea eskaintzen du. Gauean afariak izanen dira ere. Lizarragabengoan, berriz, ospatuko dute San Isidro, asteazkenean, 20:00etan Bordatxo elkartean herritar guztiendako auzatea izanen da. Garai batean, goizean lan egin ondoren herritarrak arratsaldean auzatean biltzen ziren. Ohitura desagertu egin zen, harik eta 2017an berreskuratu zuten arte.