Dendetatik erosketarekin eta sariarekin atera zaitezke

Guaixe 2019ko mai. 13a, 10:06
Udaberriko Tonbolaren hirugarren edizioa da aurtengoa.

Udaberriko Tonbola antolatu du Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteak gaurtik maiatzaren 25era arte.

Egunerokoan bere erosketak egiteko herriko dendak eta establezimenduak aukeratzen dituzten bezeroak saritu asmoa du Udaberriko Tonbolak. Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteak sustatzen du eta Lakuntza, Etxarri Aranatz, Altsasu eta Olatzagutiko 57 denda eta ostalaritza establezimenduk parte hartzen dute. Hurrengo bi asteetan haietan erosketak egiten duten bezeroek tonbolako txartela jasoko dute. Hura zabaldu eta txartel saritua bada, bezeroak momentuan jasoko du saria.

Gaurtik maiatzaren 25era arte 939 sari banatuko ditu Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteak bere bezeroen artean. Lortu daitezkeen sarien artean daude Akeita kafetegian gosariak, ardo botilak, Etxarri Aranazko Leku Ona eta Derry eta Altsasuko Xume, Lezea eta Gautxori tabernetan pintxoak eta 5 euroko balioa duten erosketa txartelak (garagarrilaren 30era arte erabil daitezkeenak). Saririk ez duten txartelek zenbakia dute eta horiek Xagu Informatika dendako tablet eta smartwatch banaren zozketarako izanen dira. Elkarteak zenbaki sarituaren berri hilaren 28an emanen du www.sakanakogida.eus web orrian.

Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen elkartearen Udaberriko Tonbolak Nafarroako Gobernuaren eta Euskadiko Kutxaren laguntza du.


Udaberri Tonbolako establezimendu parte-hartzaileak
Lakuntza (3)
Juncal auto-zerbitzua.
Isidoro Arregi harategia.
Tania arraindegia.

Etxarri Aranatz (10)
Argiro Optika.
Iñaki ileapaindegia.
Etxarri altzariak.
Derry taberna.
Etxarri hortz-klinika.
Hostogorri altzariak.
Kaxeta liburu-denda.
Leku Ona taberna.
Lizardi.
Sabando.

Altsasu (42)
Allianz aseguruak.
Asensio Moda.
Boutique Ekin.
Akeita kafetegia.
Bengoetxea oinetako-denda.
Sorkunde harategia.
Santa Cruz sukaldeak.
Izara gortinak.  
Lezea kirolak.
Ramos elektrizitatea.
Ramos etxetresna elektrikoak.
Cristina fruta-denda.
Gautxori Taberna.
Gertu Sakana.
Iker Kirolak
Joselen Moda.
Norte bitxi-denda.
Larka Emakumea Gizona.
Lasa Kirolak.
Lezea Taberna.
Arkatz Liburu-denda.
Luresu.
Mari Carmen.
Marigorri.
ML Moda gizonezkoa.
ML Moda emakumezkoa.
Pinpilinpauxa.
Santa Cruz altzariak.
Sakana optika.
Sare Calzados
Tu tienda especial.
Txartel.
Txikitxo.
Xagu Informatika.
Xume Taberna.

Olatzagutia (2)
Olatz Etxagibel farmazia.
Pako harategia.