Andra Mariko tiratzaileak lanera

Guaixe 2019ko mai. 10a, 10:19

Kadeteen Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketan ikastolako hiru taldek parte hartuko dute. Lehen jardunaldia larunbatean jokatuko dute, 17:00etatik aurrera, Donezteben

steburu honetan hasiko da Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatutako Nafarroako Kadeteen mailako 4x4 Sokatira Txapelketa (280 kg). Guztira 7 taldek hartuko dute parte, tartean Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolatik sortutako hiru taldek: Andra Mari A, Andra Mari B eta Andra fMari C. Haiekin batera Araxes, Berriozar eta Antsoain A eta Antsoain B taldeak ariko dira.

Kadeteen mailako Nafarroako Txapelketan hiru jardunaldi jokatuko dira guztira, liga sistema bidez. Hiru jardunaldiko denborak batu ondoren, lehen bi sailkatuek jokatuko dute final handia, hirugarren jardunaldia bukatu ondoren. Lehen jardunaldia Doneztebeko frontoian jokatuko da larunbatean, 17:00etatik aurrera, bigarrena maiatzaren 18an, Antsoainen eta hirugarrena eta finala maiatzaren 25ean, Berriozarko Eguzki plazan.