Erregionala: Lagun Arteak irabazi eta Altsasuk galdu

Guaixe 2019ko mai. 13a, 14:30

Altsasukoak punturik gabe etorri ziren Amayatik.

Erregional Mailako igoera fasea. A multzoa. 10. jardunaldia: Lagun Artea 3 – Urroztarra 0 / Amaia 1 – Altsasu 0

Asteburuan Erregional mailako igoera faseko 10. jardunaldia jokatu zen. Lagun Arteak Urroztarra taldea hartu zuen Zelai Berrin, eta lehendabiziko zatian bi taldeak parez pare ibili ziren. Baina Unai Bakaikoak Lagunen aldeko gola sartu eta partida goitik behera aldatu zen. Atsedenaldiaren ondoren Lagun Artea izan zen jaun eta jabe, eta Urroztarra ez zuen apenas lakuntzarren atean minik egin. Unanuak eta Davilak sartutako golei esker, 3 eta 0 gailendu ziren lakuntzarrak eta mailaz igotzeko aukerak izaten jarraitzen du.

Aldiz, Amaya klubetik punturik gabe itzuli zen Altsasu. Hasieran ongi ibili ziren altsasuarrak, baloiaren kontrola lortu zuten eta hainbat gol aukera sortu zituzten, baina ez zituzten gauzatu. Baina Amaya partidan sartu zen eta dominatzen hasi ziren. Bigarren zatian gola sartzea lortu zuen Amayak, eta nahiz eta Altsasu saiatu, 1 eta 0 irabazi zuen Amayak eta 3 puntuak Iruñan geratu ziren.

Erregional mailako igoera faseko A multzoko liderra Ardoi B taldea da (23 puntu), eta 2 puntura Lagun Artea dago (21 puntu). Altsasu zortzigarrena da, azkena, 6 punturekin. Lau jardunaldi falta dira igoera fasea despeditzeko. Asteburu honetan sailkapenean seigarrena den Iruntxikiren kontra ariko da Lagun Artea eta Altsasuk laugarrena den Universidad de Navarra hartuko du Dantzalekun.