Zalduak ezin izan zuen Bidezarra mendean hartu

Guaixe 2019ko mai. 14a, 09:19

Elomendiko Futbol Txapelketa. 26. jardunaldia: Zaldua 1 – Bidezarra 2

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 26. jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zaldua taldeak ezin izan zituen jokoan zeuden 3 puntuak irabazi, Bidezarra taldeak 1 eta 2 hartu baitzuen mendean Etxarrengo taldea. Horrela, sailkapenean Elomendi da liderra, 54 punturekin; Barasoain bigarrenak eta Bidezarra hirugarrenak ere 54 puntu dituzte. Eta laugarrena Zaldua da, 54 punturekin. Asteburu honetan ligako azkeneko jardunaldia jokatuko da eta sailkapenean hamargarrena den Izalsaren kontra ariko da Zaldua, larunbatean, Paternainen. Nahiz eta irabazi, eta sailkapenean aurrean dituen taldeek galdu, laugarren postuan jarraituko du Zalduak, 4 puntura baitago.