Andra Marik bikain ekin dio Nafarroako Txapelketari

Guaixe 2019ko mai. 15a, 10:31

Kadeteen Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketako lehen jardunaldian Andra Mari B taldea izan zen onena. Larunbatean txapelketako 2. jardunaldia jokatuko da Antsoainen

Larunbatean hasi zen, Donezteben, Kadeteen Mailako Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketa (280 kg). Guztira 7 talde ari dira parte hartzen txapelketan, tartean Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolatik sortutako taldeak, eta Araxes, Berriozar eta Antsoain klubetatik sortutakoak.  

Doneztebeko lehen jardunaldian, Andra Mari B izan zen onena (7 puntu), Antsoain B bigarrena (6 puntu) eta Berriozar A hirugarrena (5 puntu). Atzetik sailkatu ziren Antsoain A (4 puntu), Berriozar B (3 puntu), Araxes (1,5 puntu) eta Andra Mari A (1,5 puntu)


Kadeteen mailako Nafarroako Txapelketan hiru jardunaldi jokatuko dira guztira, liga sistema bidez. Hiru jardunaldiko denborak batu ondoren, lehen bi sailkatuek jokatuko dute final handia, hirugarren jardunaldia bukatu ondoren. Bigarren jardunaldia larunbatean jokatuko da, 17:00etan, Antsoainen, eta hirugarrena eta finala maiatzaren 25ean, Berriozarko Eguzki plazan.