Sakanako herri eskolen Sortzen festarako prest

Guaixe 2019ko mai. 15a, 13:38

Sakanako Herri Eskolen Sortzen festa izanen da maiatzaren 18an, larunbatean, Altsasun. Aurten Zelandi ikastetxeak antolatuko du jaia. Irakasleek, ikasleek, gurasoek eta Sortzen elkarteak festaren aurkezpena egin zuten

Sakanako Herri Eskolen Sortzen festa maiatzaren 18an ospatuko da. Hasiera batean Altsasuko Foru plazan egitekoa zen, baina Zelandi eskolatik, aurtengo festaren antolatzailea, jakinarazi dutenez, astebururako eguraldi txarra aurreikusita dagoenez Burunda frontoian, Iortia kultur gunean eta Baratzeko bide plazan ospatzea erabaki dute.