Gure herritako kaleetan aspalditik izan ditugu bizitza errazagoa egiten diguten farolak. Bizitzako momentu berezietako lekuko mutuak izan dira, baita momentu txarrenetakoak ere. Gau ilunenetan, beldurraren antidotorik onenak, edota parranda gauetan, etxera bidean, euripeko dantza kide hoberenak izan dira.
Baina orain LED bonbilla txuriak dituzten farola modernoek ordezkatu dituzte gure herrietako kaleetan. Argi laranjak betirako itzaliz eta edozein txokotan baztertuz.