Irurtzun-Arakilgo torneoa aurrera

XXVII. Irurtzungo eta Arakilgo Pilota Txapelketako eta I. Emakumezkoen Domingo Nagore Memorialeko partidak jokatuko dira asteburuan Irurtzunen

Gutxika aurrera doaz Irurtzunen eta Etxarrenen jokatzen ari diren txapelketak. Asteburuan XXVII. Irurtzungo eta Arakilgo Pilota Txapelketako eta I. Emakumezkoen Domingo Nagore Memorialeko partidak jokatuko dira, 6 guztira, ostiral arratsaldean eta larunbat goizean. Txapelketako finalak Irurtzungo Trinitateko festetan jokatuko dira.

I. Emakumezkoen Domingo Nagore Memoriala
Ostiralean, 18:30ean, Irurtzunen
Maite Ruiz de Larramendi / Elizalde

Gizonezkoen XXVII. Irurtzungo eta Arakilgo Pilota Txapelketa
Ostiralean, 19:30ean, Irurtzunen
Arribillaga-Goikoetxea / Senar-Markaida
Otxoa-Lazkoz / Ugalde-Azpiroz

Larunbatean, 10:00etan, Irurtzunen
Ruiz de Larramendi-Azkarraga / Yaniz-Redin
Zabala-Aizpitarte / Orbegozo-Zurdo de Cardenas
Santxo-Urruzola / Astiz-Gaskue