Sanisidrotan Itxasperrin

Guaixe 2019ko mai. 16a, 18:50

Nekazarien egunarekin, atzera ere, arakildarrak Egiarretako ermitaren inguruan elkartu ziren.

San Isidrorena egun seinalatua da Arakilen. Arakildarrak biltzeko balio duten ibarreko urteko hitzorduetako bat zen atzokoa. Eguerdian Arakilgo hildakoen aldeko meza izan zen, Arakilgo abesbatzaren parte hartzearekin. Arakildarrek topaketa udalak eskainitako otamenarekin borobildu zuten. Mokaduak jaten kontu kontari izan ziren. Handik pasatzen ziren txirrindulari ingeles batzuk bat egin zuten topaketarekin.