Izalsa irabaziz despeditu du liga Zalduak

Guaixe 2019ko mai. 21a, 13:04

Elomendiko Futbol Txapelketa. 27. jardunaldia, azkena: Izalsa 2 – Zaldua 3

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako liga despeditu da. Izalsaren kontra aritu behar zuen Arakilgo Zalduak eta ongi ibili ziren arakildarrak, 2 eta 3 irabazi baitzuten.

Elomendik irabazi du azken unera arte oso estua izan den txapelketa, 57 puntu lortu baititu, sailkapenean bigarrena izan den Barasoain taldeak bezala. Hirugarrena Bidezarra izan da (54) eta podiumera igotzetik puntu batera geratu da Zaldua (53 puntu), sailkapenean laugarrena.

Hurrengo asteburutik aurrera Elomendiko Kopa jokatuko da. Barasoainen kontra ariko da Zaldua larunbatean, Barasoainen.