Irurtzun-Arakilgo torneoa: asteburuko emaitzak

Guaixe 2019ko mai. 21a, 14:05

XXVII. Irurtzungo eta Arakilgo Pilota Txapelketako eta I. Emakumezkoen Domingo Nagore Memorialeko partidak jokatuko ziren asteburuan Irurtzunen. Hurrengo jardunaldia bihar, asteazkenean jokatuko da

Aurrera doaz Irurtzunen eta Etxarrenen jokatzen ari diren bi txapelketak. Izan ere, asteburuan gizonezkoen XXVII. Irurtzungo eta Arakilgo Pilota Txapelketako eta I. Emakumezkoen Domingo Nagore Memorialeko partidak jokatu dira, 6 guztira. Puntako pilotari afizionatuak ari dira jokatzen eta txapelketako finalak Irurtzungo Trinitateko festetan jokatuko dira.

Emaitzak
I. Emakumezkoen Domingo Nagore Memoriala. Emaitzak:
Maite Ruiz de Larramendi 18 / Elizalde 10

Gizonezkoen XXVII. Irurtzungo eta Arakilgo Pilota Txapelketa. Emaitzak:
Ostiraleko emaitzak
Arribillaga-Goikoetxea 22 / Garcia-Markaida 11
Azkune-Lazkoz 17 / Ugalde-Azpiroz 22

Larunbateko emaitzak
Ruiz de Larramendi-Azkarraga 22 / Yaniz-Redin 21
Zabala-Mujika 22 / Orbegozo-Zurdo de Cardenas 18
Santxo-Urruzola 22 / Astiz-Cordon 11

Asteazkeneko partidak
Gizonezkoen XXVII. Irurtzungo eta Arakilgo Pilota Txapelketa.
Asteazkena, maiatzak 22, 19:30ean, Irurtzunen
Olano-Mina / Barbajero-Aldutzin
Santxo-Urruzola / Iriarte-Sarasa