Euriari aurre eginez, Lasterbidean

Guaixe 2019ko mai. 22a, 14:31

1000 korrikalari inguruk hartu zuten parte Arbizu eta Lakuntza artean jokatutako Lasterbidean nazio elkartasun lasterketan eta Gontzal Murgoitio eta Maialen Elia. Tartean sakandar ugari zeuden, eta Ivan Sobredo eta Haizea Ramirez de Alda izan ziren azkarrenak. 2,5 km-ko proba herrikoian

Euria ez zen oztopo izan igandean Lasterbidean Nazio Elkartasun lasterketan parte hartu zuten ehundaka korrikalariak kikiltzeko. Arbizutik atera, Lakuntzaraino heldu eta handik buelta hartuta, 7,4 kilometroko probari irribarrearekin ekin zioten korrikalariek, eta irteerako kateak apurtu eta Altsasuko inauterietako pertsonaien artean probari gogotsu ekin zioten. Irteeran Sakanako presoen senitartekoak zeuden. Euria eta hotza, hori zen panorama, baina Arbizun eta Lakuntzan bildutakoen txalo zaparrada artean egin zuten bidea, animotsu, euskal preso eta errepresaliatuekiko eta beren gertuekiko elkartasun herri ekimenetan parte hartu zuten korrikalariek. 700 korrikalarik hartu zuten irteera eta horietatik 601ek osatu zuten proba.

Txapeldunak Elorrioko Gontzal Murgoitio (24:08) eta Maialen Elia (30:09) izan ziren. Sakandar ugarik hartu zuen proba lasterketan, eta guztietan azkarrena Ivan Sobredo altsasuarra izan zen, helmugan 12.a (26:36). Haizea Ramirez de Alda altsasuarra emakumezkoen podiumera igotzear egon zen, laugarrena sailkatu baitzen (31:12).

Proba nagusia bukatuta, 2 ,5km-ko lasterketa herrikoia abiatu zen Arbizutik. 200 korrikalaritik gora aritu ziren, baina kasu honetan ez zen sailkapenik egin.

Bazkaria eta kontzertuak Lakuntzan
Sari ematea eta Lasterbidean ekitaldia despedituta, Arbizun bildutako korrikalariak eta haien gertukoak Lakuntzara hurbildu ziren, kalejiran, elektrotxarangaz lagunduta. Frontoira jo zuten, Benignoren Lagunak taldeak prestatutako entsalada eta paella goxoa dastatzera. 700 lagun baino gehiago bildu ziren boluntarioek prestatu eta zerbitzatutako bazkari erraldoian. Ondoren, kultur etxean zirku tailerra eta frontoian herri kirolak izan ziren, eta eguna bukatzeko Al Carajo eta Anita Parker taldeen kontzertuak izan ziren plazan eta DJ Bullek musika jarri zuen. 

Sakandarrak Lasterbidean (7,3 km)
Gizonak
1.Gontzal Murgoitio (Elorrio) 24:08
12.Ivan Sobredo (Alts)    26:36
18.Beñat Agirre (Alts)    27:15
28.Asier Estarriaga (Etx)    28:51
31.Gaizka Diaz de Garaio (Bak) 29:27
35.Joseba Galarza (Iturm)29:58
42.Ivan Verdugo (Etx)    30:10
43.Unai Razkin (Irur)    30:20
49.Iñaki Agirre (Etx.)    30:34
51.Aimar Araña (Etx)    30:47
59.Xabier Martinez (Alts)    31:06
63.Arkaitz Munarria (Etx)    31:21
67.Iñaki Arkauz (Lak)    31:48
73.Aritz Jaka (Etx.)    32:07
74.Inhar Olabide (Alts)    32:07
82.Juan P. Ariz (Bak)    32:30
84.Haritz Goikoetxea (Alts) 32:33
85.Mikel Goikoetxea (Alts) 32:33
88.Santi Agirre (Iturm)    32:37
95.Juan Mariñelarena (Etx) 33:09
111.Ekhi Olabide (Alts)    34:10
112.Aitor Ovejero (Alts)    34:10
126.Jesus M. Mendinueta (Arb) 35:02
152.Ioni Araña (Arb)    36:13
161.Iñigo Orella (Etx)    36:43
171.Asier Reparaz     36:58
172.Urtzi Nazabal    36:59
179.Mikel Astiz (Ihab)     37:16
206.Aitor Salinas (Etx)    37:51
2017.Aritz Ganboa (Arru) 37:52
234.Gorka Bakeriza (Etx)    38:28
235.Roberto Mtnez. De Ordoñana 38:27
247.Xabier Arbizu     38:47
256.Fidel Jimenez    39:02
282.Aingeru Azazeta (Alts) 39:57
285.Aritz Igoa (Etx)    40:08
286.Beñat Anda (Etx)    40:09
317.Xuban Mendiola (Etx) 40:54
342.Eduardo Escudero (Lak) 41:43
405.Raul Moro (Etx)    43:28
447.Iñaki Amado (Alts)    44:38

Emakumeak
Maialen Elia     30:09
60.Haizea R. De Alda (Alts) 31:12
87.Ioana Lopez (Etx)    32:37
132.Maria Goikoetxea (Etx) 35:20
150.Maitane Txueka (Arb)36:05
151.Marian Ijurra (Arb)    36:08
173.Ainara Martin    37:07
178.Anne Azkona (Etx)     37:15
201.Joana Senar (Etx)    37:50
272.Ixa San Martin (Etx)    39:42
280.Olatz Azazeta (Alts)    39:56
311.Jaione Mendinueta (Arb) 40:49
315.Edurne Gonzalez (Alts) 40:54
404.Amaia Benjumea (Etx) 43:28
455.Eider Jaka (Etx)    44:48
525.Oskia Ollakarizketa (Irur) 46:48

*Oharra: Sailkapenean korrikalari batzuen jaioterrien data ez zen agertzen eta, hortaz, gerta daiteke zerrenda honetan sakandarren bat ez agertzea.