Irurtzun-Arakilgo torneoa aurrera

XXVII. Irurtzungo eta Arakilgo Pilota Txapelketako bi partida jokatuko dira ostiralean Etxarrenen eta hiru larunbatean Irurtzunen

Gutxika aurrera doa gizonezkoen XXVII. Irurtzungo eta Arakilgo Pilota Txapelketa. Puntako pilotari afizionatuak lehiatzen ari dira bertan. Ostiralean, Etxarrenen, promesen eta seniorren partida bana egonen dira jokoan eta larunbatean, Irurtzunen, promesen mailako hiru partida. Asteburu honetan I. Emakumezkoen Domingo Nagore Memorialeko partidarik ez da jokatuko. Jakina denez, txapelketako finalak Irurtzungo Trinitateko festetan jokatuko dira.

Gizonezkoen XXVII. Irurtzungo eta Arakilgo Pilota Txapelketa
Ostiralean, 18:30ean, Etxarrenen
Promesak: Ruiz de Larramendi-Azkarraga / Murua-Oliden
Seniorrak: Espinal-Aldabe / Salaberria-Mariezkurrena

Larunbatean, 10:00etan, Irurtzunen
Promesak:
Osa-Odriozola /  Zabala-Mujika
Olaetxea-Apezetxea / Ugalde-Azpiroz
Telletxea-Artola / Arribillaga-Goikoetxea