Duela lau urte “Aldaketaren gobernua” boterera iritsi zen. Horretarako esan zuten “premiazko egoera sozialean” geundela, aurreko gobernuak Navarra-Arena bezalako obra faraonikoei ekin ziela, zor publikoa neurririk gabe igoarazi zela eta alfonbrak igoarazi beharko liratekeela. Helburu horiei begira zenbat eta lau indar politiko (horietarik bakoitza alderdi koalizioa) bildu behar izan ziren UPN kanporatzeko (“Upn Kanpora”izan zen hormetan ikusi ahal izan zen leloa, posible balitzan egoztea Nafarroako lehen alderdia).
Zertan geratu dira gauzak lau urte hauek igaro eta gero? Espainian langabezia erori da zortzi puntu; Nafarroan, lau; mundu orok onartzen du Navarra-Arena egokia dela, zor-publikoa apenas ez da jaitsi hazkunde aroa gora behera. Eta alfonbrei dagokienez… ez kondenaturik ezta inputaturik ere. Gezur hutsak ziren.
Zergatik aurkezten gara elkarrekin UPN, PP eta Hiritarrak Foru hauteskunde hauetarako? Gezurretan oinarrituriko iruzurrezko Aldaketa horri erremedioa paratzeko. Nafarroak behar du azpiegituratan inbertitzen duen gobernu bat; gure gazteek etorkizun bat izan dezaten hezkuntza era sektariorik gabe kudeatzen duen gobernua. Nafarroak behar du halaber lana sorrarazteko enpresak erakartzen dituen politika fiskal bat; kontsumoa berreskura dadila hiritarroi zergak jeistarazten dizkien politika. Azkenik, Nafarroak behar du bake linguistikoa, nafarrok aurrez aurre jar ez gaitzala, libertatea eta aniztasuna errespeta daitezen eta euskara susper dadila aintzat hartuz euskaldunok eskualde bakoitzean dugun pisu demografikoa.
Leporatzen zaigu gure Foruen eta autonomia fiskalaren kontra doazenekin aliatu izana. Ez da egia. Gure arteko akordioak argi eta garbi uzten du gure eskubideekiko errespetua. Gure Foruak beti izan dira solidarioak. Ez dira inolaz ere dagokigun baino gutxiago ordaintzeko aitzakia. Gu ez gara inoiz izan EAJ bezalakoak, EAEn egun batean 850 milioi ordaintzea eskatzen dutenak eta beste egun batean 1300 milioi besterik ez, hau enkantea bat bailitzan.
Navarra Suma