Podemos Ahal Dugu Orain dela 4 urte aurkeztu zen Nafarroako gizartearen krisi iruzurraren eraginez milaka nafarri kendu zitzaizkien eskubide eta askatasunak berriro konkistatzeko tresna gisa eta ordura arte geneukan sistema politikoari amaiera eman genion.
Gure alderdiaren eta gure lurraldearen ikuspuntuak, ugariak eta askotarikoak, integratzen jakin izan duen proiektu bat eta noski, behar den moduan, berdintasuna ziurtatuko duen zeharkako ikuspegi batekin.
Hitzordu berri bat dugu hautetsontziekin, eta berriro ere erabakigarria izango da. Horregatik, hemen azaltzen dugun 2019-2023 urteetarako lan programatikoa oso garrantzitsua da. Alternatiba serioa eta irmoa aurkezten dugu. Askotan esan ziguten ezin zela baina… Bai, ahal da! Egiaztatu dugu. Eta, horregatik, gaude hemen gaur eta orain.
Lau ataletan sakondu nahi dugu:
1. Demokrazia babestea: jendearentzako erakundeak aldarrikatzen jarraitzen dugu, egunero herritarren subiranotasuna agertuko dutenak. Beharrezkoa da erakunde publikoetan nahikoak eta benetakoak izango diren mekanismoak ziurtatzea gardentasuna eta etika bermatzeko, eta, horrez gain, erakunde horiek jendeak espero duenaren mailan egotea.
2. Horizonte berdea eta ekonomia berdea: pertsonen zerbitzura egongo den ekoizpen-eredu berri bateranzko premiazko trantsizioa. Krisi ekonomikoak erakutsi zigun munta handiko arazoen aurrean gaudela eta ezingo direla konpondu politika ekonomikoan aldaketa sakon bat egin ezean. Horregatik onartzen dugu konponbideak ikuspuntu ezberdinak eta sormena eskatzen dituela. Inoiz mahai-gaineratu nahi izan ez diren ikuspuntu berriak, goian daudenei ez zaizkielako inoiz interesatu.
3. Horizonte morea eta zainketen ekonomia: politika patriarkala izateari uzteko prozesu bat aldarrikatzen dugu, zeren eta, arazo estruktural bat denez gero, genero-desberdintasuna gizarte-maila eta bizitzako eremu guztietan errepikatzen baita; giza eskubideak unibertsalak izatea lortzeko eragozpen nagusia, alegia.
4. Herritarren eskubideak eta bermeak: eskubideek benetakoak izan behar dute eta bermatuta egon behar dute, horrela ez bada, ez baitira eskubide. Lorpenez ari gaitezke jada, neurriak norabide zuzenetik bideratu ahal izan direla esanez has gaitezke eta, izan ere, lege-aukera zabal bat dago hori babesteko. Eskubide sozialak eta eskubide horiek gauzatzen dituzten zerbitzu publikoak blindatzearen alde egiten dugu apustu.
Ahal Dugu