Udal eta foru hauteskundeak 2019

Izquierda-Ezkerraren proposamenak

Izquierda-Ezkerra 2019ko mai. 24a, 09:12

Izquierda-Ezkerraren kolaborazioa.

Gure programan, ezkertiarren programan, ongizatea da nagusia. Azken legegintzaldia soziala izan da, aurrekontua hedatu egin delako eta zerbitzu eta politika publikoen hazkundea eta sendotzea nabariak izan direlako. Eta hurrengo legegintzaldian, beti bezala lan egingo dugu ondare eta zerbitzu publikoak aldarrikatzen. 


Hona hemen, hurrengo legegintzaldirako prestatutako zenbait ideia:



1. Aldaketa Sozialaren lehentasuna mantentzea, emandako hazkundea mantenduz eta sendotuz: hezkuntza, osasuna, eskubide sozialak, enplegua, ingurumena eta etxebizitza dira lehentasunak.

2. Gastu soziala handitzeko, enpresa handiei zerga gehiago. Sozietateen gaineko zerga moldatu, diru gehiago biltzeko. Hori da: enpresa  handientzako Sozietateen gaineko zergan ezarpenezko tasa %28tik %35era handitzea.

3. Nafarroan Banku Publikoa sortzea. Nafar guztiei oinarrizko finantza-zerbitzuetara heltzeko aukera bermatuko dien kutxa publikoa ezarri beharra dago.

4. Enpresen laguntza, diru-laguntza eta onura fiskalen araudia aldatzea, eta horien ordez produkzioaren eta enpleguaren deslokalizazioa ekiditeko berme zorrotzagoak ezartzea. Horretaz gain, diskriminaziorik gabeko Enplegurako Eskubidea babestea eta sustatzea.

5. Gobernu zentralari murrizketa sozialak errazten dituen estatu legeria indargabetzea eta zor eta defizit helburuak zuzentzea.
6. Lana bermatzea. Inor ez dadin bi urtetik gora langabezian egon lan eskaintzarik jaso gabe.

7. Egoera ezegonkorrean dauden langileentzako diru sarrera nahikoa bermatzea, hau da, langileen pobreziari aurre egiteko kopurua 300 euro artekoa izanen da hilean, familiaren diru-sarreren arabera.

8. Nafarroa mailako energia berriztagarrien operadore publikoa.

9. Doako 0-6 urte bitarteko hezkuntza. Ziklo honen onura sozialak egiaztatu egin dira, eta bizitza pertsonala, familiarra eta laboralaren uztartzea errazten da.

10. Euskararen Lege berria eta Euskara sustatzeko Akordioa garatzen jarraitzea.

11. Nafarroako Autogobernuaren defentsa eta sakontzea.

Izquierda-Ezkerra