Sakanako Mankomunitateak, oposizio-lehiaketa bidez, peoi-gidari izateko lanpostu bat betetzeko deialdia egin du. Deialdian interesa duten pertsonek Altsasuko enplegu bulegoan aurkeztu beharko dute eskabide orria astelehena baino lehen. Lanpostua aldi baterako izanen da, txanda kontratu moduan. Hautapen-prozesua gainditzen duten pertsonekin Mank-ek lan-poltsa sortuko du, puntuazio ordenari zorrotz jarraituz. Lan poltsa hori bost urtez izanen da indarrean eta aurretik dauden lan poltsen gainetik lehentasuna izanen du. Mank-etik jakinarazi dutenez, lan-poltsa egiteko kontuan hartuko da Langileen Estatutuaren Testu Bateginak pertsona ez-gaituei buruz dioena. Deialdiari buruzko informazio guztia www.sakana-mank.eus web orrian dago.