Arakildik Aralarrera erromerian

Guaixe 2019ko mai. 25a, 10:40
Aralarko santutegia eta Artxueta Ergatik.

Garagarrilaren 9an joanen dira.

Arakildarrak eta irurtzundarrak urteroko hitzordua dute Aralarko santutegian.  Aurten garagartzaroaren 9an izanen da. Hara joateko autobusa antolatzen da, autobus geltokitik 11:30ean abiatuko dena. Santutegira iritsi eta 12:30ean meza izanen dute. Harren ondoren arakildarrak eta irurtzundarrak aterpean bazkaltzen gelditzeko aukera dute. Herri bazkarian izena emateko hilaren akabera baino lehen erosi behar dituzte txartelak udaletxeetan. Bi udalerrietan erroldatutakoek 15 euro pagatu behar dituzte, erroldatuta ez daudenek, berriz, 20.