Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen mankomunitateak aldi baterako familia langile bat kontratatzeko deialdia egin du. Eta jakinarazi du oposizioa gainditzen duten pertsonekin lan-poltsa osatuko dela, lortutako puntuazioaren araberakoa, 5 urteko indarraldia izanen duena. Deialdian interesa dutenek, euren eskaerak mankomunitateak Altsasun duen egoitzan, Gartzia Ximenez kaleko 42 zenbakian (garbitoki eraikineko azken solairua), aurkeztu beharko dute asteazkeneko 14:00ak baino lehen. Han bertan ere deialdiari buruko informazioa jaso daiteke. Hautagaiek, besteak beste, honako baldintzak bete behar dituzte: eskatutako tituluetako baten jabe izatea, gida-baimena eta autoa izatea eta B1 mailako euskara ezagutza.