Hauteskunde eguna da igandea. Deialdi hirukoitza egin da etzirako: Europako Parlamentua, Nafarroako Parlamentua eta udalak berrituko dira. 1.380 bat sakandarrek, gainera, euren herrietako kontzejuak, 15ak, berritu behar dituzte. Guaixek hauteskunde gauaren jarraipena eginen du GUAIXE.EUSen bidez. Hautetsontziak ixten diren unetik aurrera, emaitzak jaso ahala, Sakanako datuak bilduko ditu webgunean, herriz herri. Bestalde, GUAIXE.EUS Interneteko atarian orain arte udal hauteskundeei buruz bildutakoen berri jasotzen duen atal berezi bat dago.
Datu historikoak eskura
GUAIXE.EUSen igandeko emaitzako emateaz aparte, orain arte hautetsontziekin izandako hitzorduetako datu historikoak jaso ditugu. 1977an Espainiako Kongresurako egin ziren hauteskundeen datuetatik hasita gaur egun arte Sakanan diren hauteskundeen datuak, hain zuzen ere. Kontsultak herriz herri egin daitezke eta bi hauteskundeetako emaitzak konparatzeko aukera ere ematen du web guneak.