Hilabeteko aldearekin, atzera ere, herritarrak boto ematera deituak daude. 15.500 bat sakandarrek izanen dute boto eskubidea erabiltzeko aukera igandean. Sakanan 19 hauteslekuk 09:00etan zabalduko dituzte ateak eta haietan botoa emateko aukera 20:00etaraino izanen da. Guztira 32 hauteskunde mahaietan eman dezakete botoa sakandarrek. Mahai horietan hiruna hautetsontzi izanen dira, bata Europako hauteskundeetan botoa emateko, bestea Nafarroako Parlamentua berritzeko eta, azkena, udalak berritzeko. Europarako hautagaiak aukeratzeko botoa urdin kolorekoa da. Nafarroako Parlamenturako botoak sepia kolorekoak dira eta udalak berritzekoak, berriz, txuriak.
Sakanako 15 udalerrietatik 13etan horrela izanen da. Salbuespena Irañeta eta Iturmendi dira. Han ez da udalerako hautagaitzarik aurkeztu eta, beraz, bi parlamentuak berritzeko hautetsontziak besterik ez dituzte izanen. Kontzejuak berritzeko beste hautetsontzi bat jarriko da eta han eman beharreko botoak berde kolorea du. Etxarri Aranatzen kasuan hala izanen da Lizarragabengoako herritarrek botoak eman behar dituztelako.
Irudi bitxiak sortuko dira Arakilgo eta Ergoienako hauteskunde mahaietan. Guztietan parlamentuetako eta udaleko hiru hautetsontziak izanen dira. Hiriberriko mahaiaren kasuan horiez aparte sei kontzejuetakoak ere izanen dira, guztira bederatzi hautetsontzi. Izurdiagan zortzi izanen dira eta Ergoienan sei.
Sakanako hauteskunde mahaiak | ||
Udalerria | Mahai kopurua | Mahaien kokapena |
Arakil | 2 | Hiriberri Arakilgo kontzeju-etxeko bulegoa |
Izurdiagako gizarte-aretoa | ||
Kontzejuak | ||
Ekai | Hiriberri Arakilgo kontzeju-etxeko bulegoa | |
Etxarren | Hiriberri Arakilgo kontzeju-etxeko bulegoa | |
Etxeberri | Izurdiagako gizarte-aretoa | |
Egiarreta | Izurdiagako gizarte-aretoa | |
Errotz | Izurdiagako gizarte-aretoa | |
Izurdiaga | Izurdiagako gizarte-aretoa | |
Satrustegi | Hiriberri Arakilgo kontzeju-etxeko bulegoa | |
Urritzola | Izurdiagako gizarte-aretoa | |
Hiriberri Arakil | Hiriberri Arakilgo kontzeju-etxeko bulegoa | |
Ihabar | Hiriberri Arakilgo kontzeju-etxeko bulegoa | |
Zuhatzu | Hiriberri Arakilgo kontzeju-etxeko bulegoa | |
Irurtzun | 2 | Eskola |
Irañeta | 1 | Udaletxea |
Uharte Arakil | 1 | Eskola |
Arruazu | 1 | Kontsultategia |
Lakuntza | 2 | Udaletxeko batzar gela |
Arbizu | 1 | Udaletxeko batzar gela |
Ergoiena | 1 | Udaletxea |
Kontzejuak | ||
Unanu | Ergoienako udaletxea | |
Dorrao | Ergoienako udaletxea | |
Lizarraga | Ergoienako udaletxea | |
Etxarri Aranatz | 5 | Udaletxea |
Kontzejua | ||
Lizarragabengoa | Etxarri Aranazko udaletxea | |
Bakaiku | 1 | Auzoa |
Iturmendi | 1 | Auzoa |
Urdiain | 1 | Udaletxea |
Altsasu | 10 | Gure Etxea eraikina |
Intxostiapunta gazte gunea | ||
Iortia kultur gunea | ||
Sakana Lanbide Heziketa institutua | ||
Olatzagutia | 2 | Eskola |
Ziordia | 1 | Auzoa |
Guztira: | 32 | |
Iturria: Nafarroako Gobernu Ordezkaritza |