Iruñeko Folklore egunean hiru dantza talde sakandar

Guaixe 2019ko mai. 24a, 09:28

Folklore eguna eginen dute bihar Iruñeko Alde Zaharrean eta Sakanako hiru talde egonen dira

Irurtzungo Orritz, Uharte Arakilgo Orratz eta Lakuntzako Elai Alai dantza taldeak Iruñeko Folklore egunean egonen dira bihar. Dantzariek 11:30ean kalejira eginen dute Alde Zaharretik eta, gero, 13:00etan, Burgoen plazan ikuskizuna eginen dute parte hartuko duten taldeek. Guztira, bederatzi dantza talde ariko dira Folklore egunean. Iruñeko Amaiur taldeak antolatu du Folklore eguna.