Peio Etxeberriak aurrera egin zuen Irurtzunen

Guaixe 2019ko mai. 27a, 11:39

San Ferminetako lau t’erdiko atarikoa jokatu zen ostiralean Irurtzunen eta Peio Etxeberriak 22 eta 20 irabazi zion Retegi Biri

Egutegia aurrera doa eta berehala hasiko dira Udako Pilota Torneoak. Horren isla, ostiralean San Ferminetako lau t’erdiko atariko bat jokatu zen Irurtzunen. Jaialdia zabaltzeko binakako partida bikaina antolatu zuen Aspek: Elezkano II.aren eta Ladis Galarzaren kontra aritu ziren Irribarria eta Martija, eta 15 eta 22 gailendu ziren hemendik bi astera Buruz Buruko finala jokatuko duen Aramako aurrelariak eta Etxeberriko atzelari bikainak.

San Ferminetako lau t’erdiko atarikoan, partida lehiatuan, 20 eta 22 irabazi zion Peio Etxeberriak Retegi Biri.

Bakaikoa lanera
Larunbatean Labritek San Ferminetako lau t’erdiko beste bi atariko jokatuko dira. Horietako batean, Victorren kontra ariko da Joanes Bakaikoa, eta bestean Artolak Agirre izango du aurkari.