Sakandarrak Berria Torneoan

Guaixe 2019ko mai. 30a, 12:58

Berria Torneoko 8. jardunaldian Oberena Oiarperen kontra aritu zen eta Iruñeko klubak egin zuen aurrera, Igoa eta Ganboa tartean zirela

Berria Torneoko 8. jardunaldia jokatu da asteburuan. Hernanin, Oberena (Iruñea) Oiarperen kontra (Oiartzun) aritu zen. Oberenak egin zuen aurrera, jokoan zeuden hiru partidak irabazi eta gero. Kadeteetan, Lasok eta Ilarregik (Oberena) 22 eta 15 irabazi zieten Seini eta Etxeberriari (Oiarpe); jubeniletan, Igoa eta Ganboa sakandarrek (Oberena) 22 eta 7 hartu zituzten mendean Aranburu eta Iñarra (Oiarpe); eta, bukatzeko, senior mailan Canabalek eta Aldabek (Oberena) 22 eta 9 irabazi zieten Ugalde III.ari eta Azpirozi (Oiarpe).