Sakandarrak txukun Araiako Mitxarro Biran

Guaixe 2019ko mai. 28a, 12:55

27 km-ko proban Jabi Gasanz 23.a eta Jokin Bereziartu 24.a sailkatu ziren. Joana Senar emakumezkoetan 13.a izan zen

Sakandarrak Araiako Mitxarro Biran (27 km)
Gizonak
1. Xabi Lete (Oñati)    2:38:27
23.Jabi Gasanz (Alts)    3:03:33
24.Jokin Bereziartu (Alts)    3:03:37
33.Iker Flores (Alts)    3:12:54
45.Ioseba Iza (Arb)    3:23:14
65.J.Julian Lopez (Alts)    3:31:06
85.Asier Leitza (Arb)    3:42:39
92.Ibai Arrese (Etx)    3:46:58
115.Iñaki Lacalle (Olaz)    3:58:39
137.Ruben Garcia (Alts)    4:09:59
148.Jon Garasa (Olaz)    4:19:57
149.Iñaki Ganuza (Olaz)    4:19:59
155.Aitor Salinas (Etx)    4:25:13

Emakumezkoak
26.Maite Maiora (Mendaro) 3:05:10
154.Joana Senar (Etx)    4:25:11

 

Larunbatean Mitxarro Bira lasterketa jokatu zen Araian, 27 km-ko proba. 200 mendi korrikalari baino gehiago aritu ziren eta horietatik 194 korrikalarik osatu zuten proba, lainoa eta tarteka euri fina bidaide izan zituztela. Xabier Lete oñatiarrak oso ongi irakurri zuten proba eta bakar bakarrik iritsi zen helmugara (2:38:27). Tarte ederra atera zion bigarrenari, Adrian Saez de Arregi araiarrari, 5 minutu pasa (2:43:32). Sakandarren artean, bi sakandar sailkatu ziren lehen 25 postuetan. Jabi Gasanz altsasuarra 23. tokian iritsi zen helmugara (3:03:33) eta Jokin Bereziartu altsasuarra 24.a (3:03:37). Emakumezkoetan Maite Maiora gipuzkoarrak irabazi zuen alde handiarekin (3:05:10), helmugan 26.a. 18 minutu atera zizkion Gasteizko Andrea Garairi (3:23:27). Joana Senar etxarriarra izan zen proban aritu zen emakumezko sakandar bakarra eta 154.a sailkatu zen (4:25:11), emakumezkoetan 13.a.

Korrikalari askok asteburuan jokatuko den Zegama-Aizkorri maratoi handia prestatzeko erabili zuten Araiako Mitxarro Bira, bertan debutatuko duen Jabi Gasanz gazte altsasuarrak, esaterako.