Irurtzun-Arakilgo torneoa: asteburuko emaitzak

XXVII. Irurtzungo eta Arakilgo Pilota Txapelketako bi partida jokatuko dira ostiralean Etxarrenen eta hiru larunbatean Irurtzunen

Gutxika aurrera doa gizonezkoen XXVII. Irurtzungo eta Arakilgo Pilota Txapelketa. Puntako pilotari afizionatuak lehiatzen ari dira bertan eta asteburuan 7 partida jokatu dira guztira Etxarrenen eta Irurtzunen. Jakina denez, txapelketako finalak Irurtzungo Trinitateko festetan jokatuko dira.


Gizonezkoen XXVII. Irurtzungo eta Arakilgo Pilota Txapelketa. Asteburuko emaitzak:
Seniorrak:
Olano-Mina 20 / Barbajero-Aldutzin 22
Espinal-Aldabe 15 / Salaberria-Mariezkurrena 22
Final laurdena: Iriarte-Sarasa 22 / Santxo-Urruzola 19

Promesak:
Ruiz de Larramendi-Azkarraga 22 / Murua-Oliden 16
Osa-Odriozola 22 / Zabala-Mugika 15
Olaetxea-Apezetxea 22 / Ugalde-Azpiroz 7
Arribillaga-Goikoetxea 19 / Telletxea-Artola 22