Aitor Alberdi bigarrena Cendea de Galarren

Guaixe 2019ko mai. 30a, 13:13

Alex Uranga irabazletik 34 segundora sartu zen arbizuarra

Larunbatean junior mailako XVII. Cendea de Galar Sari Nagusia jokatu zen. Lasterketa oso mugitua izan zen, eta Atracciones Sanz taldeko Alex Urangari primeran atera zitzaion estrategia. Erasoa jo eta bakar-bakarrik iritsi zen helmugara (2:05:11). 5 kidez osatutako taldea 34 segundora sartu zen, Sakana Group-Aralar taldeko Aitor Alberdi buru zela eta Burundako Quesos Albenizko Iker Mintegi altsasuarra laugarrena zela. Bigarrena izateaz gain, lehen urteko lehen txirrindulari juniorraren saria jaso zuen Aitor Alberdik. Lizarte taldean dabilen Jon Gil lakuntzarra 143.a sartu zen, Sakana Groupeko Inhar Astitz 34.a eta bere taldekide Mikel Lizasoain 48.a.