Irurtzunen, azken txanpa

Guaixe 2019ko mai. 30a, 14:27

Gizonezkoen XXVII. Irurtzungo eta Arakilgo Pilota Txapelketako final laurdenak eta Emakumezkoen I. Domingo Nagore Memorialeko finalerdiak jokatuko dira asteburuan Irurtzunen

Afizionatuen mailako pilotari onenak lehiatzen ari dira gizonezkoen XXVII. Irurtzungo eta Arakilgo Pilota Txapelketan eta aurten lehen aldiz antolatu den Emakumezkoen I. Domingo Nagore Memorialean. Orain arte kanporaketak jokatu dira eta hemendik aurrera azken txanpari ekingo dio txapelketak. Emakumezkoen I. Domingo Nagore Memorialean finalerdiak daude jokoan asteburu honetan eta gizonezkoen XXVII. Irurtzungo eta Arakilgo Txapelketan, senior mailan final laurdenak eta promesen mailan finalerdi bat jokatuko dira. Partidak ostiral arratsaldean eta larunbat goizean jokatuko dira, Irurtzunen.


Asteburuko partidak
-Ostiralean, 19:00etan, Irurtzunen
Emakumezkoen I. Domingo Nagore Memoriala
Finalerdia:
Iera Agirre / Olatz Ruiz de Larramendi

Gizonezkoen XXVII Irurtzungo eta Arakilgo Txapelketa:
Senior mailako final laurdenak:
Ongay-Bergera / Barbajero-Irurita
Astiz-Peñas / Salaberria-Mariezkurrena

-Larunbatean, 10:00etan, Irurtzunen
Emakumezkoen I. Domingo Nagore Memoriala
Finalerdia: Maite Ruiz de Larramendi / Bergara

Gizonezkoen XXVII Irurtzungo eta Arakilgo Txapelketa:
Promesen mailako finalerdia: Telletxea-Artola / Ruiz de Larramendi-Azkarraga
Seniorren mailako final laurdena: Olazabal-Gorriti / Uribe-Arbizu