"Lomce moratorian dago, egunero aplikatzen da"

Guaixe Irratia 2019ko maiatzaren 30a

Lomce hezkuntza legetik eratorritako probak iragarrita daude Andra Mari ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailan gaurko eta biharko. Horien kontrako protesta egin du ikastolako enpresa batzordeak goizean. Iñigo Orellak azaldu digunez, "familia askok erabaki dute euren seme-alabak proba horiek ez egitea".