Eskola-kontzentrazioa duten udalendako laguntzak onartuta

Guaixe 2019ko eka. 5a, 09:22
Olatzagutiko eskolan Ziordiko ikasleak ere badaude. Artxiboa.

Ikastetxeen mantentze gastuei aurre egiteko laguntza onartu du Hezkuntza Departamentuak.

Nafarroako Gobernuak eskola-kontzentrazioak mantentzeko tokiko 36 entitatei 964.425 euroko diru-laguntzak ematea erabaki du gaur. Ikastetxe horiek beste herrietako, Haur eta Lehen Hezkuntza, Hezkuntza Berezia eta DBH 1. eta 2. mailako 3.068 ikasle jasotzen dituzte guztira. Diru-laguntza horrekin udalei ikasle horiek eskolatzeko erabiltzen diren eraikinen mantentze-kostuak erraztu nahi ditu Hezkuntza Departamentuak.

Sakanan hiru eskola kontzentrazio daude guztira euren herrikoak ez diren 251 ikasle hartzen dituztenak. Horregatik udalek 79.530 euro jasoko dituzte. Irurtzungo eskolak herrikoak ez diren 207 ikasle hartzen ditu, eta horren truke udalak 65.070 euro jaso. Etxarri Aranazkoan 37 ikasle daude eta udalak 11.630 euro jasoko ditu. Azkenik, Olatzagutikoan 7 ikasle daude eta diru-laguntza 2.200 eurokoa izanen da.