Iñigo Aritza ikastolaren ospakizuna

Guaixe 2019ko mai. 31a, 13:57
Aurreko ospakizun bateko une bat.

Bihar, 11:00etatik aurrera, Altsasuko Foru plazan.

Iñigo Aritza iksatolako hezkuntza komunitateko kideek ikasturte akaberako festa ospatuko dute. Aurten Altsasuk hartuko du ospakizuna, zehazki, bere Foru plazak. Prestatu duten egitaraua 11:00etan tailerrekin hasiko da. 12:00etan herri kiroletan neurtuko dira. Horren ondoren, ipuin kontalari musikatua izanen da eta hari lekukoa bertsolariek hartuko diete 13:30ean. Goizean zehar trikitilariek giroa alaituko dute. Zubeztia plazan bazkalduko dute eta, ondoren, ikasleen ikuskizuna ianen da. Baita ur zezena ere. 17:30ean gurasoendako eta ikasleendako ginkana jokatuko da eta, despeditzeko, 18:30etik 20:30era plazan musika izanen da eta horrela despedituko dute ospakizuna.