Txapela gehiago hel daitezke Sakanara

Guaixe 2019ko mai. 31a, 12:41

Larunbatean Nafar Kirol Jolasetako Nafarroako Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira, eta finalisten artean Aldabideko Baztarrika eta Lakuntza eta Oberenako Ganboa eta Igoa daude

Larunbatean, goizeko 10:00etatik aurrera Nafar Kirol Jolasetako Nafarroako Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira Iruñeko Labrit pilotalekuan. Finalisten artean sakandarrak daude, haurren mailako Arbizuko Aldabide taldeko Baztarrika eta Lakuntza, batetik, eta jubenilen mailako Ganboa eta Igoa, bestetik. Beraz, jokoan dauden txapela preziaturen bat Sakanara heltzeko aukera badago.

Haurren lehen mailako finalean Arbizuko Aldabide taldeko Baztarrikak eta Lakuntzak Oberena klubeko Sanchez eta Larrainzar izanen dituzte aurkari. Eta jubenilen lehen mailako finalean, bi sakandar arituko dira elkarren kontra. Oberenako bi biko lehiatuko dira. Oskoz eta Ganboa arbizuarra, batetik, eta Igoa etxarriarra eta Cuairan, bestetik. Beraz, kasu honetan jokoan dagoen txapela Sakanara iritsiko da, zalantzarik gabe.