Igandeko hauteskundeetatik ateratako 13 udal berriak garagarrilaren 15ean, larunbatean, eratuko dira. Ibarreko datuak kontuan izanik abstentzioa 3,19 puntu handitu zen, eta parte-hartzea % 65,69koa izan zen. Lau koaliziok edo alderdik eta hiru hautagaitza independentek lortu dute ordezkaritza herriaren etxeetan.
Sakanako guztiko emaitzei erreparatuta udaletan boto gehien jaso zituen hautagaitza EH Bildurena izan zen: 5.036 boto (% 50,92), 2015ean baino 508 boto gehiago (% 11,22) lortuta. Bigarren indarra den Geroa Baik lortutako botoak eta portzentajea bikoizten du EH Bilduk, baina kontuan hartu beharra dago Geroa Bai soilik bi udaletan besterik ez zela aurkezten. Altsasuko igoerak lagunduta Geroa Baik Sakanan 2.548 boto (% 25,76) eta 1.022 gehiago (%66,97) lortu ditu.
Navarra Sumak Sakanan 710 boto (% 7,18) eskuratu ditu, koalizioa osatzen duten UPNk eta PPk zein bere aldetik joanda 2015ean guztira 371 boto gehiago eskuratu zituzten (% 34,32). PSN ere soilik bi herritan aurkezten zen eta guztira 347 boto jaso ditu (% 3,51), 328 boto gutxiago izan dira (%48,59), batez ere Altsasun jasotako zigorragatik. Azkenik, Arruazuko eta Ergoienako hiru hautagaitza independenteek euren udaletan ordezkaritza lortu dute. Ez horrela hauteskundetara aurkeztu ziren Ahal Dugu, Ezker Batua eta Vox.
Udalerrika lehen indarra
- Bildu 10: Arakil, Irurtzun, Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Urdiain, Olatzagutia eta Ziordia.
- Independenteak 2: Arruazu eta Ergoiena.
- Geroa Bai 1: Altsasu.
Zinegotziak
Zinegotzi kopurua alderdika | ||||||
Alderdia | 2019 | 2015 | 2011 | |||
EH Bildu / Bildu | 78 | 71,56 | 74 | 61,16 | 65 | 53,72 |
Independenteak | 12 | 11,01 | 26 | 21,49 | 24 | 19,83 |
Geroa Bai / NaBai | 12 | 11,01 | 8 | 6,61 | 18 | 14,88 |
UPN | 0 | 0,00 | 6 | 4,96 | 3 | 2,48 |
PSN | 2 | 1,83 | 3 | 2,48 | 5 | 4,13 |
IU / EB | 0 | 0,00 | 0 | 0,00 | 1 | 0,83 |
Goazen Altsasu | 0 | 0,00 | 2 | 1,65 | 0 | 0,00 |
PP | 0 | 0,00 | 2 | 1,65 | 5 | 4,13 |
Navarra Suma | 5 | 4,59 | 0 | 0,00 | 0 | 0,00 |
Guztira: | 109 | 100,00 | 121 | 100,00 | 121 | 100,00 |
Oharra: aurtengo totalean 12 zinegotzi falta dira, Irañeta eta Iturmendiko 12 zinegotziak falta direlako. |
Irañetako eta Iturmendiko Udalak berritze falta direla, EH Bilduk 4 zinegotzi gehiago lortu ditu Sakanan. Aurkeztu diren hiru zerrenda independenteek 12 zinegotzi eskuratu dituzte. 2015ean Irurtzungo, Arakilgo eta Irañetako talde independenteak ere aurkeztu ziren eta 26 zinegotzi eskuratu zituzten. Geroa Baik lau zinegotzi gehiago ditu bi udaletan, guztira 12. Navarra Sumako 5 zinegotzi daude hiru udaletan. 2015ean UPNk 6 eta PPk 2 zituen. Sozialistek beheko joerarekin segitzen dute eta hiru zinegotzi izatetik bi izatera pasa dira.
Generoa
Hauteskunde emaitzak, generoa | ||||
Udalerria | Alkatea | Zinegotziak | ||
Emakumezkoa | Gizonezkoa | Emakumezkoak | Gizonezkoak | |
Arakil | 1 | 0 | 2 | 5 |
Irurtzun | 0 | 1 | 4 | 7 |
Uharte Arakil | 0 | 1 | 2 | 5 |
Arruazu | 0 | 1 | 2 | 3 |
Lakuntza | 0 | 1 | 3 | 6 |
Arbizu | 0 | 1 | 5 | 4 |
Ergoiena | 0 | 1 | 3 | 4 |
Etxarri Aranatz | 1 | 0 | 6 | 5 |
Bakaiku | 0 | 1 | 1 | 6 |
Urdiain | 0 | 1 | 1 | 6 |
Altsasu | 0 | 1 | 8 | 5 |
Olatzagutia | 0 | 1 | 3 | 6 |
Ziordia | 1 | 0 | 3 | 4 |
Guztira: | 3 | 10 | 43 | 66 |
23,077 | 76,92 | 39,45 | 60,55 |
Aurreko legegintzaldian lau emakumezko alkaterekin hasi ginen: Ainara Aiestaran Uharte Arkailen, Maria Carmen Marañon Chasco Arbizun, Eneka Maiz Etxarri Aranatzen eta Gurutze Rodriguez Olatzagutian. Azken horrek kargua utzi ondoren, hiru izan dira legegintzaldia bukatu dutenak, nahiz eta berriro ere lau izan ziren Paz Gonzalez Sagues arakildarrak aginte makila 15 hilabetez izan baitzuen. Berritu diren 13 herrietan 10 gizonezko alkate izanen dira (% 76,92) eta 3 emakumezko (% 23,07). Azken horiek Oihana Olaberria Jaka arakildarra, Silvia Marañon Chasco etxarriarra eta Olatz Irizar Martinez ziordiarra dira.
Sakanako udaletan 121 zinegotzi daude, eta horietatik 109 kargu berritu ziren. Haietatik 66 gizonezkoak dira (% 60,55) eta emakumezkoak 43 (% 39,45). 2015ean 15 udalak eta 121 zinegotziak berritu ziren eta gizonezko zinegotziak % 68,59 eta emakumezkoak % 31,4 ziren. Udal bakar batean daude emakumezko hautetsi gehiago gizonezkoak baino: Arbizu.
Datuak
Parte-hartze handiena izan duten herriak
1. Arruazu % 83,33
2. Bakaiku % 79,05
3. Ziordia % 77,7
Sakanako bataz bestekoa % 65,69 izan da, 3,19 puntu txikiagoa. Zazpi herri egon dira kopuru horren gainetik.
Abstentzio handiena izan duten herriak
1. Uharte Arakil % 55,26
2. Ergoiena % 40,05
3. Arakil % 37,79
Sakanako bataz bestekoa % 34,31 izan zen, 3,19 puntu handiagoa. Aipatu kopurua sei herriek gainditu dute.
Babes gehien jaso duten zerrendak
1. Urdiaingo EH Bildu % 90,03
2. Uharte Arakilgo EH Bildu % 84,27
3. Lakuntzako EH Bildu % 82,6
Bost alkatek segituko dute
Aurreko legegintzaldian udal aginte makila izan duten bost pertsonek segituko dute alkatetzan: Aitor Larraza Carrera (Irurtzun), Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza (Lakuntza), Egoiz Urritza Lazkoz (Bakaiku), David Oroz Alonso (Urdiain) eta Javier Ollo Martinez (Altsasu).
Nafarroako Gobernuko hauteskundeak
Sakana | ||||
Foru hauteskundeak | 2.019 | 2.015 | ||
Kopurura | % | Kopurua | % | |
Hauteskunde errolda | 15.472 | 15.662 | ||
Parte hartzea | 10.630 | 68,70 | 10.900 | 69,60 |
Abstentzioa | 4.842 | 31,30 | 4.762 | 30,40 |
Boto baliagarriak | 4.769 | 30,82 | 10.772 | 68,78 |
Boto baliogabeak | 73 | 0,47 | 128 | 0,82 |
Zerrendei emandakoak | 10.463 | 67,63 | 10.624 | 67,83 |
Boto zuriak | 94 | 0,61 | 148 | 0,94 |
Hautagaitza | Botoak | Botoak | ||
EH Bildu | 3.756 | %35,58 | 3.622 | %33,62 |
Geroa Bai | 3.641 | %34,49 | 2.735 | %25,39 |
NA + | 1.414 | %13,39 | 1.806 | 16,77 |
PSN-PSOE | 948 | %8,98 | 812 | %7,54 |
Ahal dugu | 424 | %4,02 | 1.281 | %11,89 |
I-E | 175 | %1,66 | 180 | %1,67 |
Vox | 44 | %0,42 | ||
EQUO | 27 | %0,26 | 39 | %0,36 |
NOK | 20 | %0,19 | 40 | %0,37 |
LN | 10 | %0,09 | 21 | %0,19 |
SAIN | 4 | %0,04 | 7 | %0,06 |
UpyD | 31 | %0,29 |
Igandean Sakanan egindako hauteskundeetan berdintasun handiena izan zuten hauteskundeak Nafarroako Parlamentua berritzeko egin zirenak izan ziren. Sakandarren aurreneko bi aukeren artean 115 botoko aldea besterik ez zen izan. EH Bildu izan zen aurreneko hautagaitza 3.756 botorekin (% 35,58), aurrekoan baino 134 boto gehiago (% 3,70). Geroa Baik 3.641 sakandarren botoak eskuratu zituen (% 34,49), 906 boto gehiago (% 33,13).
Parlamenturako sakandarren hirugarren aukera Navarra Suma izan zen 1.141 botorekin (% 13,39), aurreko deialdian koalizio kideek zein bere alde guztira lortutakoak baino 392 boto gutxiago (% 21,7). PSNrendako sakandarren 948 boto izan dira (% 8,98), 136 gehiago (% 16,75). Ahal Duguk 857 boto galdu ditu (% 66,9) eta parlamenturako 424 botorekin gelditu da (% 4,02). I-Eren aldeko botoak, berriz, 175 izan dira (% 1,66), 5 gutxiago (% 2,78). Voxek Sakanan Parlamenturako 44 boto jaso ditu (% 0,42). Uxue Barkosen gobernuari eutsi dion laukoak Sakanan 178 boto gehiago eskuratu ditu. Igandean abstentzioa 0,9 puntu igo zen, % 31,30ra. Hau da, parte-hartzea % 68,7koa izan zen. Ibarrean baliogabeko botoak 128tik 73ra pasa ziren eta txuriak 148tik 94ra.
Europako hauteskundeak
Sakana | ||||
Europako hauteskundeak | 2.019 | 2.015 | ||
Kopurura | % | Kopurua | % | |
Hauteskunde errolda | 15.503 | 15.679 | ||
Parte hartzea | 10.430 | 67,28 | 6.579 | 41,96 |
Abstentzioa | 5.073 | 32,72 | 9.100 | 58,04 |
Boto baliagarriak | 10.305 | 66,47 | 6.504 | 41,48 |
Boto baliogabeak | 125 | 0,81 | 75 | 0,48 |
Zerrendei emandakoak | 10.074 | 64,98 | 6.399 | 40,81 |
Boto zuriak | 231 | 1,49 | 105 | 0,67 |
Hautagaitza | Botoak | Botoak | ||
EH Bildu / Herriak Erabaki | 4.082 | % 39,61 | 3.002 | %46,16 |
Geroa Bai | 2.079 | %20,17 | ||
PSN-PSOE | 1.627 | %15,79 | 595 | %9,15 |
Ahal Dugu | 1.015 | %9,85 | 433 | %6,66 |
UPN-PP | 672 | %6,52 | 880 | %13,53 |
C´s | 177 | %1,72 | 34 | %0,52 |
Vox | 109 | %1,06 | 26 | %0,40 |
JUNTS | 75 | %0,73 | ||
PACMA | 66 | %0,64 | 42 | %0,65 |
CEU | 445 | %6,84 | ||
CV-EC | 21 | %0,20 | ||
RECORTES CERO | 18 | %0,17 | 20 | %0,31 |
PCPE-PCC | 16 | %0,16 | 17 | %0,26 |
ALTER | 14 | %0,14 | 7 | %0,11 |
I.Fem | 12 | %0,12 | 13 | %0,20 |
EC | 11 | %0,11 | ||
PCTE | 10 | %0,10 | ||
PREX-CREX | 10 | %0,10 | ||
PUM+J | 9 | %0,09 | ||
PIRATAS | 8 | %0,08 | 27 | %0,42 |
CPE | 5 | %0,05 | ||
LA IZQUIERDA PLURAL | 5 | %0,05 | 427 | %6,57 |
IGRE | 4 | %0,04 | ||
PACT | 4 | %0,04 | ||
VOLT | 4 | %0,04 | ||
AxSA | 3 | %0,03 | ||
CONTIGO | 3 | %0,03 | ||
MCR | 3 | %0,03 | 3 | %0,05 |
MIEL | 3 | %0,03 | ||
PH | 3 | %0,03 | 7 | %0,11 |
SAIN | 3 | %0,03 | 1 | %0,02 |
ADA | 1 | %0,01 | ||
FAC | 1 | %0,01 | 12 | %0,18 |
F.A.C. | 1 | %0,01 | ||
UpyD | 172 | %2,64 | ||
Primavera Europea | 60 | %0,92 | ||
Movimiento Red | 42 | %0,65 | ||
EB | 38 | %0,58 | ||
Partido X | 19 | %0,29 | ||
EPDD | 14 | %0,22 | ||
Extremadura Unida | 9 | %0,14 | ||
Cilus | 7 | %0,11 | ||
Impulso social | 7 | %0,11 | ||
P-Lib | 6 | %0,09 | ||
Fe-Jons | 4 | %0,06 | ||
PT | 3 | %0,05 | ||
RRUE | 3 | %0,05 | ||
Prepal | 2 | %0,03 | ||
ACNV-BAR-PRAO-R.E.P.O-UNIO | 1 | %0,02 | ||
LEM | 1 | %0,02 | ||
MSR | 1 | %0,02 |
Bruselan dagoen Parlamentua berritzeko hauteskundeetan EH Bildu izan da sakandarren boto gehien eskuratu dituena: 4.082 (% 39,61), 2014an koalizioa hartzen zuen Herriek Erabaki hautagaitzak baino 1.080 boto gehiago (% 35,97). 2.079 (% 20,17) sakandarrek Geroa Bairen aldeko botoa eman zuten euro-ganberako hauteskundeetan. Sakandarren hirugarren aukera PSN izan zen 1.617 botorekin (% 15,79), 1.032 boto gehiago (% 173,45). 582 boto gehiago (%134,41) jaso zituen Sakanan Ahal Duguk Europarako, guztira 1.015 boto (% 9,85). Igandeko bosgarren aukera popularrak izan ziren : 672 boto (% 6,52), 208 gutxiago (% 23,64). Ciudadanosendako 177 izan ziren (% 1,72), 143 boto gora (% 420,59). Voxek 83 boto gehiago jaso zituen (% 319,23) eta guztira 109 sakandarren botoa jaso zituen (% 1,06). Kataluniako Junts hautagaitzarendako 75 babes izan dira (% 0,73). Azkenik, beste dozena bat alderdiren artean beste 46 boto eskuratu dituzte.
Europako aurreko hauteskundeak 2014an izan ziren. Ez zuen beste inolako hauteskunderekin bat egin eta Sakanako erroldaren % 58,04k ez zuen botorik eman. Igandean kopuru hori 25,32 puntu jaitsi zen, eta parte-hartzea % 67,28koa izan zen. Europako hauteskundeetan boto baliogabeak 75 izatetik 125 izatera pasa ziren. Txuriak, berriz, 105etik 231ra.
Informazio gehiagio hemen.